XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EIHERAZAIN AITA-SEMEAK ETA ASTOA

Egizu hau, Ixtebe, edo egizu hura,
ezin dukezu deusik egin denen gostura!
Jainko Jaunak ere ez ororena egiten,
nondik nahi duzu gizonek egin dezaten?
Eiherazain bat hortara baitzen tematu,
ikusiko duzu zer zitzaion gertatu.

Bazoan beraz eiherazaina, behin,
ferietara bcre semearekin.
Hunek hamabortz urte, mutiko azkarra;
aita, adin batean, ez arras zaharra.

Asto bat zuten bada ferietan saltzeko,
eta, hau hara heldu nahiz on eta fresko,
hunen lau zango-besoak elgarri loturik
dilindan bazeramaten haga batetarik.
Pentsa bidean kurutzatu lehen gizonak
hantxe egin zituen irri karkara onak!

- "Zer demuntre da hau holakorik?
Badea munduan bitxiagorik?
Asto bat airean hola eremaiteko,
bi gizon hoik bide dira buruz mehexko!
Zinez, hiru hoietarik astoena,
ez da sortzez eta jitez asto dena!

Ezaguturik hor bere zorokeria,
aitak xutik eman bere kabaleria.
Triki-traka lau hatzen gainean zoala,
munduko bertze asto guziak bezala.